miércoles, 10 de noviembre de 2010

JOLAS LIBREA

Jolas librea umearen barneko eta kanpoko mundua sinbolikoki adierazteko modu bat da, bere fantasia, beldurrak, zailtasunak, baliabideak, sormena... azaldu eta lantzeko bide bat da. Hori dela eta, leku eta denbora berezi bat behar du haurren heziketan.




Gehienetan, askatasunez jolasteko aukerarik izan ez duten umeek, bere ahalmen intelektualak murrizturik aurkitu ohi dituzte. Horrez gain, jolasteak funtzionamendu onaren sentsazioa ematen dio umeari. Hortaz, jolasaren eragina zabala duela esan dezakegu, jolasaren bitartez haurra entsaio-errorea lantzen eta porrot-sentsazioa gainditzen saiatzen baita. Beste alde batetik, adibide moduan, telebistaren aurrean era pasiboan jarduten duen umeak ez du hori garatzeko aukerarik izango. Zoritxarrez, hau gero eta ume gehiagotan ematen da, eta gurasoek kontrolatu beharko luketen kontua izan beharko litzateke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario