Honako ezaugarri hauek bildu behar ditu psikomotrizitatean aritzen den irakasleak:
- Harreman simetrikoa: Haurraren jolasean sartzen dela egin behar du, jolasean agertzen diren zailtasunei erantzuteko eta jolasa aurrera ateratzen laguntzeko.
- Autokonszientzia: Emozien autokontrola sustatu behar du, epaitu gabe, ikasleen sentimenduak hobeto ulertu ahal izateko. Gaitasun honi esker, agresibitatea, gorputz kontaktua eta ustezko proiekzioak gainditu daitezke, beti ere arauak bideratuz eta inoiz inposatuz.
- Legearen eredu: Arauak inposatu ez badira ere, arau batzuk finkatu behar ditugu, ikasle guztien onerako: minik ez ematea, besteen lana errespetatu...
- Segurtasun fisiko eta afektiboa: Haurrari hurbiltasuna eta konfidantza adierazi behar zaio: gure hitzekin, jarrerekin, kokapenarekin, proposamen egokiekin eta urratsen sekuentzia errespetatuz. Horrez gain, autoritatea ere adierazi behar da, ezetz esaten ez dakien irakaslearen irudia.
- Enpatia: Besteen lekuan jartzen jakin irakatsi behar zaie umeei, besteak nola sentitzen diren jakiteko. Ahots doinuak, keinuak, aurpegiko adierazpenen jaso behar dituzte irakaslea eta ikasleak.
- Disponibilitatea: Adimen, afektibo eta gorputz arloko ezaugarrien bidez haurra ondo senti dadin lor dezakegu.
- Lan giro egokia: Haurrek burutatuko aukera desberdinak onartuko dira, heziketarako eta beren garapenerako lagungarritzat jotzen diren neurrian. Ikasleek bere kezkak, zalantzak, beldurrak... jasotzen direla sentitu behar du.
Hori guztia lortzeko, metodologia egoki bat erabili beharko dugu. Zer egin dezakegu? Gure jarduerek ondorengo ezaugarriak izango dituzte:
- Haurraren alderdi positiboak baloratuko ditugu, bere mugak kontuan hartuz eta onartuz. Gure abiapuntua haurraren gaitasunak izan beharko dira.
- Ikasleen nahi eta espontaneitatetik abiatuko gara: Haurrek egindako proposamenetan oinarritu behar gara, horiek garatuz eta egokituz, bere autonomia eta sormena sendotzen lagunduz.
- Haurraren erritmoa errespetatu behar dugu.
- Portaera psikomotoreek jarraitzen duten bilakaeraren ibilbidea errespetatu: tonuaren ezaugarriak, emozionalak, ezagupenezkoak, espazio-denboraren orientazioa...
- Mugimendua eta afektibotasunaren esperimentazioa erraztu.
- Bizipenak ahoz adierazten lagundu: Sentipenak barneratzen lagundu behar diegu, emozioetatik bereiztuz, pentsamendua egituratuz, irudikapenera iritsiz.
- Espazioa eta denbora mugatu.
- Ikasleen sormena erraztu behar dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario