miércoles, 20 de octubre de 2010

Gorputza, garapena eta psikomotrizitatea (Pedro Pablo Berruezo Adelantado)




Psikomotrizitate, gorputza eta honen garapenaren inguruko iritzi artikulu bat da ondoren agertuko zaiguna.

Pedro Pablo Berruezo, Murtziako unibertsitateko irakasle ohia da. 47 urterekin hil zen Didaktikaren departamenduan lan handia egin ondoren. Bere lan gehiena eskola inklusiboari eta psikomotrizitateari zuzenduta dago.





Ondoko bideo hau, "Uzturpe" Ikastolan egindako psikomotrizitate saio baten ingurukoa da. Saio honen baitan, sarrerako errituala, mugimendu unea, joku sinbolikoa, ipuina, errepresentazioa eta amaierako errituala agertzen dira.

Sarrerako ariketa, haurrak bankuetan eserita daudela egingo dutena eta horretarako ezarritako arauak azaltzean datza.

Mugimendu uneari dagokionez, kuxinez osatutako pareta botatzeko aukera ematen zaie haurrei. Nahi duenak egiteko aukera du. Bakoitzak dituen mugak ezagutzeko ariketa da hau.

Joku sinbolikoaren baitan, zenbait material ezberdin erabiliz, egoera desberdinak irudikatzen dituzte. Honen bitartez, haurrei hainbat egoera gainditzen laguntzen zaie.

Ipuina, haurren emozioak estimulatzeko erabiltzen da. Aurreko ariketan emozioak bizi izan dituzte eta oraingoan, aldiz, mugimendurik gabe ere emozioak sentitzeko aukera izango dute. Enpatia lantzeko jarduera da hau.

Errepresentazioan, plastilina, egurrak eta marrazkiak erabiliz bizi dutena irudikatuko dute.

Amaierako erritualak, haurrek marraztu dutena azaltzeko eta saioan zehar sentitu dutena adierazteko aukera ematen die.



PSIKOMOTRIZITATEAREN HELBURUAK

Psikomotrizitatearen helburuak, Dominguez Sevillano-ren ustez hauek izan beharko lirateke:

  • Komunikatzeko plazerra: Komunikatzea ematea eta jasotzea da, sentimenduak eta desioak ulertzea, taldekoei adieraztea eta errespetatzea. Horren adierazpena bizipenen, jauzien, biren bidez... edota gauzak eraikiz eta botaz izan daiteke. Gehienetan adierazpen hori ez da hitzezkoa izaten.
  • Sortzeko plazerra: Umeak kanpoko mundua aldatu nahi du. Horretarako, gauzak manipulatzen dituenean sormena lantzen du, ongizate sentsoriala, tonikoa eta afektiboa lortuz.
  • Ekintza operatiboaren plazerra: Umeak bere behar eta lehentasunak adierazteko emozioak erabiltzen ditu. Horren ondorioz, deszentralizazioa gertatzen da, objektuak bere balioa galtzen du zentzu berri bat hartuz.

Psikomotrizitatea ez da ongi pasatzeko tresna hutsa, umeekin lan egiteko beste modu bat da, modu garrantzitsua. Lan praktikoa aurrera eramatean, zailtasun maila bat baino gehiago egon behar du, trebetasun gutxiago duten ikasleek antsietaterik eta beldurrik senti ez dezaten.

Garai batean gorputzaren eta arimaren arteko bereizketa egiten zen (soma eta psikea), baina psikomotrizitateak gizakia osotasunean hartzen du eta ez nabarmendutako bi azpiatalen batura gisa. Haurraren afektibitatearen, adimenaren eta mugimenduaren esparruak bateratzen ditu. Hurrengo bi arazo hauei irtenbide emateko sortu zen: mugimendu eta eskolako errendimenduaren artean zegoen hutsune eta gabeziarekin amaitzeko eta komunikazioaren arloa hobetzeko.

Jarduera psikikoa eta portaera motorraren artean erlazio zuzena dago: psikomotrizitatea ez da soilik mugimendua bera aztertzera mugatzen, jakinaren gainean gauzatutako erantzun motor horretan abian jartzen diren ezaugarri psikikoetan ere ardura jartzen du. Gorputzean oinarrituta hasten da lana, baina kanpoko munduaren errepresentazioa, analisia, sintesia eta manipulazioa ere egiten da, mundua hobeto ulertzeko.

Zer bultzatu behar dugu psikomotrizitatearen bidez?

Eskolako ikasketa prozesuan funtsezkoak dira zenbait trebetasun (irakurketa, idazketa, kalkulua...), ikasle guztiek lortu behar dituztenak. Ahalmen horiek eskuratzeko prozesuan, psikomotrizitateak garrantzi handia du. Psikomotrizisten lanei esker, grafomotrizitatea eta antzeko gaitasunak hobeto gara daitezkeela ikus daiteke. Izan ere, kontuan hartu behar da beste atal batzuetan adierazi dugun bezala, honako eremu eta eduki hauek lantzen ditugula psikomotrizitatearen bidez:

  • Gorputz eskema.
  • Lateraltasuna eta albokotasuna.
  • Gorputza eta jarreren kontrola.
  • Gihar tonua, erlaxazioa.
  • Arnasketaren heziketa.
  • Pertzepzio gaitasunaren garapena.
  • Espazioaren eta denboraren arteko antolaketan aurreratzea.
  • Mugimenduaren koordinazioa (bai orokorra, bai atalka).

http://garapenkognitibo.files.wordpress.com/

Lateralitatea

Albo bateko nagusitasun motorea da, burmuinaren alde bat lehenago heltzen da.

Le Boultzen esanetan: ” lateralitatea eskubi edo ezkerreko gorputz adarraren nagusitasuna da.

[Abusu+plataforma.JPG]

Nagusitasun hau ematen da burmuineko alde bat bestea baino garatuago dagoelako. Gorputz adar asko berdinak eta simetrikoak dira, baina hauek erabiltzerakoan, askotan modu simetrikoan erabili behar dira, eta horrek alde baten nagusitasuna markatzen du.

Lateraltasuna heredentziaz eta inguruko faktoreaz definitzen da. Pertsona batzuek eskumarekin idazten dute baina beste guztia ezkerrarekin egiten dute. Egile baten ustez hau ez da egokia, esku baten nagusitasuna ezinbestekoa delako espazioarekiko erreferentziak finkatzeko. Ume askok, eskumarekin idazten dute horrela erakutsi dietelako baina haien garunean, ezkerreko aldea dute garatuago eta kirola egitean adibidez, ezkerreko eskua edo hanka erabiliko dute. Umeei haien erara lateralitatea garatzen lagundu behar zaie. Esku batekin, bere naturaltasunez ez den eskuarekin idazten bortzatzen badugu, umearengan trauma bat sortuko dugu. Ez diogu utziko bere trebetasunak aurrera eramaten.

Psikomotrizitate gelan, ume bakoitzaren lateralitatea argi ikus dezakegu hainbat ariketetan: plataformetara igotzerakoan zein hanka erabiltzen duten ikustean, salto egiterakoan. objetkuak botatzean, espaldetara igotzerakoan …


http://euma.wordpress.com/2009/06/01/lateralitatea/



Asaldura psikomotorrak

Pertsonak psikomotrizitatearen edukiak bereganatu edo integratzeko duen zailtasun handia edo, batzuetan, ezinen bat agerrarazten duten asaldurak.

Asaldura psikomotorrak honako hauetan ager daitezke:

- Tonu muskularrean
- Jarrera-sisteman
- Arnasketa-kontrolean
- Lateralizatzean
- Denbora eta espazio egituraketan
- Praxiaren kontrolean eta mugimen koordinazioan
- Gorputz eskemaren formalizazioan

Asaldura psikomotorrak bi ikuspuntutatik ikusi daitezke:

1. H. Bucherren sailkapena: autore honek asaldura psikomotorrak hiru multzotan banatzen du.

- Gorputz-eskemaren asaldurak eta denbora eta espazio egituraketa: denbora eta espazioa antolatzeko arazoak eta lateralizatzeari dagokienak.
- Heltze- atzerapenak: haurraren nortasunean eta egoera psikikoan eragiteaz gain, alderdi psikomotorrean ezegorkontasun psikomotorra, baldartasuna, koordinaziorik eza, lateralitaterik eza eta espazio eta denbora funtzioetan zein gorputza ezagutzean eta erabiltzen urritasuna eragin diezaiokete.
- Disarmonia tonikomotorrak: jakineko egoera bati edo jasaten dituen pertsonaren harreman-zailtasunen bati lotutako disarmonia tonikoak.


2. J. de Ajuriaguerraren sailkapena: honako sailkapena egiten du:


- Gauzatze psikomotorreko asaldurak: borondatezko mugimenduen asaldurak dira.
- Ezegonkortasuna psikomotorra: sindrome hiperzinetikoa ere deitzen zaio. Mugimen-inhibizioko mekanismoen arazoei zor zaizkien mugimen arazoak edo atzerapen afektiboek eragindako izaera edo nortasunak.
- Mugimen-ahultasuna: mugimen portaeren eta horien gorputz-koordinazioen urritasun orokorra.
- Lateralizatze-arazoak: begi, esku eta oinen lateralitatearen artean homogeneotasunik ez denean.
- Asaldura tonikoemozionalak edo harremanetakoak: mugimen-ritmak, onikofagiak, tikak.



http://euma.wordpress.com/2009/06/01/asaldura-psikomotorrak/

miércoles, 13 de octubre de 2010

Psikomotrizitate saioa

Psikomotrizitate saio batean, gauza asko prestasu beharkok dira, nahiko konplexua delako. Horretarako fase batzuk daude, aurrerago azalduko ditudanak.
Psikomotrizitate saioaren barne fase ordenatu eta koherenteak bata bestearen ondoren gauzatu beharko lukete. Era honetan, ondorengo lan prozedura garatuko genuke: jardera motorea; bizi-aztertu-errepresentatu. Metodologi honi esker garapen psikomotoreaz gain ikasleen nortasuna bere osotasunean jorratzea lortuko genuke.
Haurraren zaletasun eta nahiak kontuan izanik, irakasleak jarduerak proposatzen ditu. Gustokoak dituztenez ikasleak biziki parte hartzen dute. Ondorengo atalak proposatzen dira saioaren sekuentziaketan:

  • Aurreko atala. Gelako txokoak prestatu: Helburu eta edukien arabera, hainbat gune prestatzen ditugu: jauzi eta erorketena, orekena, materiale biguneko eta gogorreko zirkuiuak…Txoko bakoitzean jorratuko diren gaitasunak haur bakoitzean mailara egokituta egongo dira. Irakaslearen esku gelditzen da zenbat txoko antolatu. Gutxienez bi edo hiru gune desberdinen beharra somatzen da, eta saioen artean ereez daitezela errepikatu.

    • Harrerako atala: Prestaketarekin hasi: oinetakoak eta berokia kendu, agurtu eta aurkeztu, arauak birgogoratu, segurtasun neurriak, bsteenganako errespetua.. Egun horretako txokoak azaldu, materialea komentatu, jarduera posiblei buruzko iradokizunak luzatu.. Beraien iritzi eta galderei lekua utzi, era orekatu batean. Une honetan landu daitezke baita ere, arnasketa ariketak, erritmokoak eta abestiak.

    • Atal oldartsua: Lanean hasterako jardueraren bat proposatzen diegu (esponjak inguratuz lasterka egin…), eta irakasleak esandakoan suntsiduraren garaia (“derribo” deitzen da baita ere) iristen da: esponjen dorrea behera bota, piloten piszinara beren buruak bota, edo koltxoneta handi batera.

    • Berezko jarduera motrizaren atala: Hasiera batean haurrak etengabe aritzen dira beren kabuz txoko batetik bestera dena eramanda. Aniztasun honi esker era guztietako gaitasun eta mugitzeko beharrak lantzen dituzte. Gune desberdin hauei esker mugimendua bizi lezake, esperimentatuz, gauzatuz, erabakiak hartuz, arazoak ebatziz, sortuz, komunikatuz.. Zailtasun maila guztietako eredu psikomotrizak landuz. Irakaslearen eginkizunak jarduera hori aberastea izango du helburu. Hortarako, txokoak birrantolatuko ditu, materiala gehituz, kenduz, lekuz eta egoeraz aldatuz.

    • Jolas sinboliko eta eraikitze atala: Irudikatze jolasean haurrak bizitza errealeko objektu, jarduera edo une bat irudikatzen du, fantasia eta errealitatea elkarlotuz. Horretarako hainbat baliabide bere eskura uzten ditugu: zapi, soka, uztai, kuxin… Tresna neutro hauei haurrak bere sinbologia eransten die. Jolas hauei esker erreprimitutako barne gatazkak kanporatu ditzakete.
      • Analisi atala: Aldi honetan gure curiculumeko helburuetara bideratutako joku zuzenduak edo gidatuak landu ditzakegu: itxurak, koloreak, neurriak, espzioko nozioak.. Zehastasun motrizeko jokuak ere sar daitezke.

      • Agurraren atala: Jarduerarn deskonektatu behar dugu eta taldea elkartu. Ariketa albo batera utzi eta erajatze unean murgiltzen gara Oinetakoak jazten dituzten bitartean saioa komentatzen dugu eta agurtzen dugu elkar.


        Irudikatze eta lengoaia fasea: Ahoz, marraztuz, plastilinaz, antzeztuz…saioan bizi izandakoa adierazi behar dute. Bizi izandako kontzeptuak barneratzeko, oroimena lantzeko, ordezlapena eta kontzeptualizazioa jorratzeko guztiz baliagarria gertatzen da.
        Nire ustez, psikomotrizitate saioa prestatzea oso garrantzitsua da, eta fase hauek oso interesgarriak dira kontutan izateko. Saioa oreka bat izan beharko du eta leku oso garrantzitsua denez zehatza izando da.
        Psikomotrizitate saioa kontutan hartuta izando dogu, psikomotrizitatea, mugimenduak, ekintzak, jolasak eta hautemandako plazerra haurraren garapen pertsonalaren gako bilakatzen dutelako.

        http://euma.wordpress.com/2009/05/15/psikomotrizitate-saioa/

        Adina eta ezaugarriak

        0-1 urte


        Jaiotakoan erreflexu batzuk ditu; hartzeko, zurgatzeko… hauen bidez ikasten hasiko da. Hasieran objektu distiratsuak, kontrasteak, mugimenduak, koloreak eta soinuak gustatzen zaizkio. Estimulu horiek amarengandik edota zaintzen duen pertsonarengatik datorkio. Denbora asko pasatzen du horiei begira; begien distira, aurpegiaren itxura, ilearekiko kontrastea, buruaren, begien eta ahoaren mugimendua…
        Modu horretan, bere inguruko estimuluen bidez, ikasi egiten du eta bere adimena garatu. Munduarekiko erlazioa bere zentzumenen eta mugimenduaren bidez mantentzen du. Bere ekintzen ondorioz ohartzen da, nahiak garatzen ditu eta bere buru eskemak koordinatzen ditu.

        1-2 urte


        Egindako ekintzak nahita burutzen ditu eta egoera ezberdinez primeran konturatzen da. Egin nahi duena lortzen ez badu, berriz saiatzen da. Bistan ez dituen objektu eta pertsonetan pentsatzen du eta ikusten ez dituen ereduak imitatzen hasten da.
        Jolas sinbolikoan jolasten hasten da.

        2-3 urte


        Ingurukoen rolak hartuz jolastea asko gustatzen zaio eta sentimenduak azalerazten ditu. Funtzio sinbolikoa eta jolas sinbolikoa agertzen direnean, haurrari oraindik kostatzen zaio errealitatea eta fantasia bereiztea. Pentsamendua garatzeko, berak sortutako «errealitate»ko ideiak erabiltzen ditu.

        3-6 urte


        Garapen kognitiboaren eboluzioa eta deszentrazio-prozesua aldi berean gertatzen dira. 3 urteko haurrak begiak estaltzen ditu eskuekin, horrela inork ikusiko ez duelakoan 4 urteko haurra ezkutatu egiten da, bere bila dabilen laguna ez ikusteko moduko leku batean 5 urteko haurra gai da erabat ezkutatzeko.
        Zentratzea eta atzeraezintasuna direla eta, haurrak arrazoibide ilogikoa erabiltzen du, harentzat guztiz erreala da eta. Adibidez: arreba duen mutil bati arrebarik ote duen galdetuz gero, baietz erantzungo du berehala; aldiz, arreba horrek anaiarik ote duen galdetuta, ezetz erantzungo digu. Apurka-apurka, haurrak, hazteaz batera, erabateko egozentrismoa baztertzen duen neurrian, identitateak eta funtzioak ulertzeko gaitasuna garatzen du: gauza batzuek, itxuraz edo tamainaz aldatu arren, gauza bera izaten jarraitzen dutela ulertzen du; eta bi gertakariren arteko oinarrizko erlazioez jabetzen da. Pentsamendu logiko-matematikoa garatzen ari dela adierazten du horrek.

        Gure ustez psikomotrizitatea Haur Hezkuntzaren oinarrizko ezaugarria da. Haurraren garapen kognitiboa eta garapen psikomotorra garatzen direlako, eta haurraren garapenerako funtsezkoa delako. Haurrek, euren hasieratik adierazpen motrizaz baliatzen dira inguruko mundua ezagutzeko, euren buruak ezagutzeko, euren beharrak hasetzeko eta era autonomo batez moldatzeko. Gaur egun Haur hezkuntzan garapenerako gehien erabiltzen den era da.

        http://euma.wordpress.com/2009/05/11/zer-da-psikomotrizitatea/

        Garapen psikomotorra eta kognitiboa


        GARAPEN PSIKOMOTORRA

        Psikomotrizitatearen barruan garapen psikomotorra dago, ezaugarri garrantzitsuenetarikoa bait da:
        Garapen psikomotorra mugimenduen eta zentzumenen eskuratzearen eboluzioa da, banako baten bizitzan zehar. Garapen hau oso garrantzitsua da jaioberri eta haurrarengan, bizitzaren garai horretan eskuratzeak ugariak baitira.
        Psikomotrizitatean oinarritzen da.

        Gaitasun motorra:


        Haur hezkuntzan gaitasuna esaten denean trebetasun motorra zein fisikoa lantzeko baliagarriak diren gaitasunak etortzen zaizkigu gogora.
        Eduki pertzeptibo-motorrak tratatzen direnean, gaitasun fisikoak eta gaitasun motorrak lantzen dira.

        Gaitasun fisikoak:


        Gaisun fisikoa garatzeko gaitasunak: indarra, malgutasuna, abiadura eta erresistentzia. Hauek bigarren hezkuntzan lantzen dira.

        Gaitasun motorrak:


        Gaitasun motorrak ohiturazko eta oinarrizko trebetasun eta abilezien bitartez garatuko dira, hauek direlarik: lasterketak eta ibilketak, bestelako lekualdaketak, jauziak, birak, orekak…
        Gaitasun motorra garatzeko gaitasunak: Koordinazioa (dinamiko orokorra eta ataletakoa), oreka, gorputz eskema eta espazio-denborako egituraketak. Hauek haur hezkuntzan lantzen dira.
        • Koordinazioa: mugimendu bat burutzerakoan giharrek modu eraginkorrez elkarren artean adosteko eta osatzeko duten gaitasuna da. Bi koordinazio mota aztertu ohi dira:
          • Atalkako koordinazioa: ikusmen eremua eta mugikortasun zehatzaren arteko lotura adierazten du: manipulazioak, jaurtiketak, harrerak…
          • Koordinazio dinamiko orokorra: egitura nagusiko mugimenduak, bertan gihar multzo askok parte hartzen dute: lekualdatzeak, jauziak, birak…
        • Oreka: gorputza jarrera batean mantentzeko gaitasuna da. Bi oreka mota bereizten dira:
          • Estatikoa: geldirik gaudenean, egoera egonkorra, lekualdaketarik gabe, grabitate-gune sostengu oinarri parean kokatua dugu. Zutik, adibidez.
          • Dinamikoa: mugimenduan, desplazamenduan, grabitate-gunea lekuz aldatzen da. Lasterketan, adibidez.
        • Gorputz eskema: jarrera mantendu, erori gabe mugitu, objektuak maneiatu ahal izateko adar eskeletikoek burututako egokitzapena da. (Giharretako tentsio-laxatze txandaketa). Jaio berriek gihar tentsio erreflexuak dituzte. Gorputz eskema borondatezko mugimenduekin garatzen denez, eskolan estimulatu behar dugu: lauzangokako desplazamenduak, geldiketak, gorputza egoeraz aldatu mugimendua egokitzera behartuz, oreka mantendu… Gorputz eskema gaizki eratuz gero, kanpoko mundua eta pertsonen arteko harremana kaltetzen da.
        • Espazio-denborako egituraketak: Espazio eta denboraren arteko harremana oso estua da. Mugimenduaren analisian denbora eta espazio parametroak bereiztezinak dira, erabat elkarlotutako aldagaiak ditugu. Keinu guztiak eta desplazamendu guztiak espazioan egiten dira, baina aldi berean denboran ere. Edozein jarduera motore nahitaez eta ezin banatutako eran espazio/denborari dagokie; honela denboraren nozioa, hasiera batean, umearentzat nozio motore eta keinuzkoa da: keinu baten, desplazamendu baten edo uzkurdura baten iraupena. Psikomotrizitatearen barruan garapen kognitiboa dago, ezaugarri garrantzitsuenetarikoa baita:

        GARAPEN KOGNITIBOA

        Garapen kognitiboa pertzepzioa eta beharraren artean jokatzen duen faktore psikodinamikoa da.

        http://euma.wordpress.com/2009/05/11/zer-da-psikomotrizitatea/

        Zer da psikomotrizitatea?

        Psikomotrizitatea gai oso garrantzitsua da Garapen kognitiboko ikasgaian, oinarrikoa, horregatik aukeratu dugu bere honen ezaugarriak bereiztea eta azaltzea.
        Psikomotrizitatea heziketaren filosofia bat da. Mugimenduaren bidez pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetzen, errazten eta suspertzen duen gaitasun gisa definitu ohi da.


        Psikomotrozitateak gizakia bere osotasunean ulertzen du. Haurraren afektibitate, adimen eta mugimendu esparruak bateratuta ulertzen dituzte.
        Jarduera psikikoa eta portaera motorearen artean lotura eztua dago. Ondorioz, psikomotrizitatea ez da mugimendua bera soilik aztertzera mugatzen; ezaugarri psikikoak ere kontuan hartzen ditu. Psikomotrizitatea, azken batean, gizakiak gorputza komunikatzeko baliabie gisa erabiltzen du. Gorputzeko betebehar neuromotrizak eta psikikoak erabat elkarlotuta daude, haurraren hazkuntza eta garapena ulertzeko modua baldintzatzen du.
        Bizi izandako esperientziek norberaren izaera eta nortasuna baldintzatzen dute. Hori dela eta, inguruarekiko harremana, parte hartzea, jarduera, ekintza ezinbesteko osagaiak izango dira heziketa antolaketa honetan.

        Hezitzailearen eginkizuna hauxe da: haurraren izaera desberdin, helburu pedagogikoen aurrean ezarri; saiakera, esperimentazioa, proba, tanteoa eta bizipenaren bidez aurreratzeko aukera anitzak izan ditzan. Mugimendu aske eta ez zuzenduaz, bizipen eta barneraketaz, haurraren ahalmenak garatzen saiatuko dira eta baita adimena ere.

        http://euma.wordpress.com/2009/05/11/zer-da-psikomotrizitatea/
        Gaiari buruzko bideo bat sartzen dugu zuen gozamenerako:

        Gure bloggari hasiera emateko gure gaia aurkeztu beharko dugu; aukeratu dugun gaia PSIKOMOTRIZITATEA da.