viernes, 31 de diciembre de 2010

ERRITMOA ETA DENBORA

Hurrengo ekarpenen honetan, gizakiok daukagun erritmo eta denborari buruz arituko gara. Gai hau, haurrentzako oso dibertigarria da, modu ezberdin askotan landu daitekeelako, adibidez, musika istrumentuekin, gorputzarekin, ahotasrekin,…
Erritmoa, mugimendu, fenomeno edo ekintza oso txikiren arteko denbora-proportzioa da, zeina honen nozioa hautematearen bidez lortzen dugun.
Gertaeren segida behatzeak  lagundu egingo dio haurrari erritmo-denborazko lehen nozioa bereganatzen.
Haurrek denbora kontzeptua bereganatzea zaila izaten dute, horregatik ondorengo urratsak eman beharko dituzte:
• Hasiera batean denbora kontzeptua aldizkako bizi kontzeptuekin lotuta egongo da. Hau da, elikatzeko unearekin, higienearekin, lotarako uneekin, kalera joateko uneekin, etab. Ondorioz esan genezake, haurraren lehnengo bizitza urteak, egunerokotasunaren ordenarekin edukiko duela zerikusia.
• Gero, eguneroko uneak erabiliko ditu haurrak denbora kontzeptua bereganatzeko, eta bertan 3 urteko haurrek denboraren nozioa espazioari eta norbere gorputzari loturik dago. Oso zaila egiten zaie denbora-nozioak bereganatzea, oso argi baitute orainaldia, baina nekez ulertzen dituzte iragana eta etorkizuna. Beraz, 4 urte inguruan hasiko dira goiza, arratsaldea eta gaua bereizten.
• Azkenik 7 urte inguruan, hasiko da asteko egunen bereizketa, hilabeteen bereizketa, eta urtaroen bereizketa egiten. Orduen bereizketa 9 urterekin hasiko da. Hasiera batean orduak bereizteko gai izango da, gero erdiak eta prozesu honen bidez pixkanaka- pixkanaka erlojuaren funtzio osoa bereiztuko duelarik.
Elkarren segidako bi ekintzaren arteko denbora markatzeko beharrezko elementua izango da bien arteko isiltasuna edo tartea, alegia, ekintza baten eta bestearen artean markatuko dugun etena. Ekintza eta tarteak markatuko dute erritmoa.


Erritmoa lantzea denboraren asimilazioa lantzeko era bat da: iraupena, segida, abiadura, aldizkortasuna, aldiberekotasuna… Jarduera erritmikoek haurrengan hainbat prozesu garatzea ahalbidetzen dute: inhibizioa, gelditze.erreakzioa, jarduna, …
Gu inguratzen gaituen inguruak, erritmo ezberdinez osaturik dagoela atzeman dezakegu.
Umetokian gauden momentutik erritmo naturalak bereganatzen ditugu, hala nola, bihotz taupadak, arnasketa, … zeintzuk gure bizitza fisiologikoan parte hartzen dute , baina baita bizitza psikikoan erritmo mota gehiago topatzen ditugu.
Erritmoa gizakiarengan gauza normala da,  baina bakoitzak era ezberdin batean adierazten dugu, adibidez, ibiltzerakoan, besoak mugitzerakoan, hitz egitean, korrika egitean, ….
Bizkortze eta geldi egoten jakiteko etena landu behar dute, beraz, hori jarraian burutu ahal izateko norbera bere buruaren kontrola izaten ikasi behar du.
Erritmoa lantzeko, alde batetik, haurrek euren barne-erritmoa  eta inguratzen dituzten beste izaki eta fenomenoena ere aurki dezaten lagungarria da, baina beste alde batetik, gorputzaren miugimenduen bidez edo objektu zein musika tresnakerabiliz erritmo ezberdinak sortzea lortu dezakete.
Beraz, erritmoa txikitatik dugun nortasun sortzailearen adierazpen askea sustazten duen baliabidea da.
Haurrekin modu ezberdinean landu daiteke, adibidez, gorputz mugimenduaren bidez edo objetu zein musika tresnen bitartez.
  • Gorputz mugimenduekin haurrek gorputz eskemako hainbat atal erabiltzen ditu: oinak, belaunak, eskuak eta hatzamarrak. Beraz, haurrek zein helduek erritmo ezberdinak sortzeko aukera dute, horretarako honako puntuak kontutan izan behar dira:
-Ezpazioajakin baten barruko mugimendua.                                                     
-Mugimenduaren hasierako eta amaierako edo azkeneko puntua.
-Ibilera, salto ( aurrera, atzera, gorantz) lauhazka eta abarren hainbat konbinazio, hainbat abiaduratan.
Aipaturiko puntuen helburua haurren mugimenduen ezaugarriak eta segurtasuna, malgutasuna, abiadura eta kontrola hobetzea izango da.
  • Erritmoa egiteko beste modu bat, bada objetu edo musika tresnen laguntzaz.




No hay comentarios:

Publicar un comentario