jueves, 30 de diciembre de 2010

PSIKOMOTRIZITATEA LANTZEKO METODOLOGIA


Ekarpen honetan, psikomotrizitatea lantzeko metodologiari buruz arituko gara, psikomotrizitatea lantzeko oso garrantzitsua da erabiltzen dugun metodologia.

      Haurrek psikomotrizitatea lantzeko era ezberdinak daude, hala nola, jolasak, ipuin motoreak, gorputz adierazpena, testura ezberdinetako materialak eta abar.


      Hezitzaileek duten helburua, haur bakoitza txikitatik norbera burua ezagutzeko eta baloratzeko gaitasuna eskuratu ahal izatea da, honen bitartez haien eguneroko egoera pertsonalei aurre egitea lortuko baitute. 
      Bere goputz eskema landuko dugu pixkanaka bere burua fisikoki ezagutu dezan. Bere autonomia lantzeko, gero eta jarduera zailagoak jarriko dizkiogu haurrari, baina beti bera mailara egokituta. Honekin batera garbitasun eta atseden asturak ere landuko ditugu.
      Haurra ere egoki baten gara dadin honako ezaugarri hauek izango ditu landuko ditugun jarduerek:

·         Haurraren puntu positiboak indartuko ditugu eta bere mugak onartu.

·         Haurraren proposamenak kontuan hartuko ditugu eta hauek egokitzen lagunduko diegu, bere sormena eta autonomia lantzeko.

·         Haurraren abiadura errespetatu.

·         Mugimendua eta afektibotasuna erraztu.

·         Emozioak adierazten lagundu.

·         Espazioa eta denbora mugatu.

·         Sormenarekin lagundu.

      Gure ustez, psikomotrizitatea oso garrantzitsua da bai gure garapen fisikorako eta  baita psikologikorako ere, horregaitik garrantzitsua da hau nola lantzen dugun. Metodologia egokia izan beharko dute klase hauek. Oso interesgarria izan da gai hau lantzea eta asko ikasi dugu.


    

No hay comentarios:

Publicar un comentario