lunes, 3 de enero de 2011

Psikomotrizitate gela bateko ezaugarriak

Psikomotrizitate saio bat aurrera eramateko hainbat gauza izan behar ditugu kontutan: umeen egoera fisikoa eta emozionala, motibazioa, nekea... Guzti hau kontutan izanik, gure saioa modu batez edo bestez prestatuko dugu. umeak urduri badaude, haien urduritasuna kanporatzeko ekintzak burutuko ditugu eta bukaeran erlajazio unea.


Espazioa oso garrantzitsua izaten da. Lekua aproposa izan behar da: zoru berezia, paretak babestuta egon behar dira eta lehioak egotea komeni da ingurunea haizestatzeko. Ume kopurua ere garrantzitsua izaten da: kopurua eta espazioa erlazionatuta egon behar dira. irakasleok ere saioaren partaide izatea garrantzitsua izango da: haien jokuetan parte hartze minimoa izatea ona da.



Ikastetxeak duen materialaren arabera saioak ezberdinak izango dira baina saio askeetan eredu bat jarraitzen da gehienetan: Koltxoiez aurretiaz egindako pareta apurtu, jolas librea ( plataformetara igo, salto egin, eraikuntzak egin ( gehienetan etxeak), jolas sinbolikoa, saioaren errepresentazioa marrazki batez, plastilinarekin edo egurrak erabiliz) eta kasu batzuetan erlajazioa edo ipuin baten kontaketa.

Saio aske hauek, Acouturierren ereduari jarraituz egiten dira. Teoria honen arabera, umeak bere emozioak askatzen ditu ekintza ezberdinen bidez. Pareta botatzen duenean, bere nortasuna erakusten ari da eta eraikitzen duenean, bere nortasuna eraikitzen ari da.

Autore honen esanetan, oso garrantzitsua da gela hauetan ispilu bat egotea. Modu honetan umeak bere burua ikusiko du eta bera ikustean zer sentsazio dituen esperimentatu ahal izango du.

Saio hauek, beldurrak ateratzeko eta gainditzeko erabiltzen dira. Normalean, ipuinetan ikusi dituzten pertsonaienganako beldurra irtetzen da. Gehien gustatzen zaiena, otsoaren pertsonaia da. Praktiketan egon nintzenean, guzti hau gertutik ikusteko aukera izan nuen. Pareta botatzerakoan, batzuk atzean gelditzen ziren eta haientzako beste pareta bat eraiki beharra zegoen. Bakoitzak bere paretak edo etxeak eraikitzean, besteek bota ez eta errespeta dezaten saiatu behar gara. Istiluak sortuko dira beti, ez dutelako besteena errespetatzen eta oraindik egozentrismoaren garaian daudelako asko. Guzti hau bideratzeko nahitaezkoa da irakasleon eskuhartzea.


1 comentario: