- Komunikatzeko plazerra: Komunikatzea ematea eta jasotzea da, sentimenduak eta desioak ulertzea, taldekoei adieraztea eta errespetatzea. Horren adierazpena bizipenen, jauzien, biren bidez... edota gauzak eraikiz eta botaz izan daiteke. Gehienetan adierazpen hori ez da hitzezkoa izaten.
- Sortzeko plazerra: Umeak kanpoko mundua aldatu nahi du. Horretarako, gauzak manipulatzen dituenean sormena lantzen du, ongizate sentsoriala, tonikoa eta afektiboa lortuz.
- Ekintza operatiboaren plazerra: Umeak bere behar eta lehentasunak adierazteko emozioak erabiltzen ditu. Horren ondorioz, deszentralizazioa gertatzen da, objektuak bere balioa galtzen du zentzu berri bat hartuz.
Psikomotrizitatea ez da ongi pasatzeko tresna hutsa, umeekin lan egiteko beste modu bat da, modu garrantzitsua. Lan praktikoa aurrera eramatean, zailtasun maila bat baino gehiago egon behar du, trebetasun gutxiago duten ikasleek antsietaterik eta beldurrik senti ez dezaten.
Garai batean gorputzaren eta arimaren arteko bereizketa egiten zen (soma eta psikea), baina psikomotrizitateak gizakia osotasunean hartzen du eta ez nabarmendutako bi azpiatalen batura gisa. Haurraren afektibitatearen, adimenaren eta mugimenduaren esparruak bateratzen ditu. Hurrengo bi arazo hauei irtenbide emateko sortu zen: mugimendu eta eskolako errendimenduaren artean zegoen hutsune eta gabeziarekin amaitzeko eta komunikazioaren arloa hobetzeko.
Jarduera psikikoa eta portaera motorraren artean erlazio zuzena dago: psikomotrizitatea ez da soilik mugimendua bera aztertzera mugatzen, jakinaren gainean gauzatutako erantzun motor horretan abian jartzen diren ezaugarri psikikoetan ere ardura jartzen du. Gorputzean oinarrituta hasten da lana, baina kanpoko munduaren errepresentazioa, analisia, sintesia eta manipulazioa ere egiten da, mundua hobeto ulertzeko.
Zer bultzatu behar dugu psikomotrizitatearen bidez?
Eskolako ikasketa prozesuan funtsezkoak dira zenbait trebetasun (irakurketa, idazketa, kalkulua...), ikasle guztiek lortu behar dituztenak. Ahalmen horiek eskuratzeko prozesuan, psikomotrizitateak garrantzi handia du. Psikomotrizisten lanei esker, grafomotrizitatea eta antzeko gaitasunak hobeto gara daitezkeela ikus daiteke. Izan ere, kontuan hartu behar da beste atal batzuetan adierazi dugun bezala, honako eremu eta eduki hauek lantzen ditugula psikomotrizitatearen bidez:
- Gorputz eskema.
- Lateraltasuna eta albokotasuna.
- Gorputza eta jarreren kontrola.
- Gihar tonua, erlaxazioa.
- Arnasketaren heziketa.
- Pertzepzio gaitasunaren garapena.
- Espazioaren eta denboraren arteko antolaketan aurreratzea.
- Mugimenduaren koordinazioa (bai orokorra, bai atalka).
No hay comentarios:
Publicar un comentario