lunes, 3 de enero de 2011

INTERNET UMEEKIN ERABILTZEN

Internet umeekin lantzako erabilgarria izan daitekela erakusten digun webgune bat erakutsi nahi dizuegu. Hizkuntza ezberdinak aukeratzeko aukera dago, euskera barne. Joku hezigarri mordoa agertzen dira, adinaren arabera sailkatuak eta gai ezberdinen inguruan. Webgunearen izena childtopia.com da.

GUK PRAKTIKATU DUGU ETA PRIMERAN PASA DUGU!!!!

Joku hauen bidez umeek ondo pasa dezakete beren abileziak garatzen dituzten bitartean, adibidez, sagua mugituz eskuaren abileziak garatzen dituzte. Honako taldeetan antolatuta daude jokoak:
Musika
Oroimen
Hizkuntza
Matematikak
Abilezia
Kreatibitatea
Behaketa

Jokuez gain, beste atal batzuk topa daitezke: Eskulanak, Ahozko eta idatzizko ulermena, Detektibea, Ipuinak, Marrazten ikasi, Fitxa Hezigarriak, Zenbakiak Idazten ikasi.

Psikomotrizitate fina lantzeko hainbat baliabide aurkezten digu webgune honek:



No hay comentarios:

Publicar un comentario