miércoles, 20 de octubre de 2010

Ondoko bideo hau, "Uzturpe" Ikastolan egindako psikomotrizitate saio baten ingurukoa da. Saio honen baitan, sarrerako errituala, mugimendu unea, joku sinbolikoa, ipuina, errepresentazioa eta amaierako errituala agertzen dira.

Sarrerako ariketa, haurrak bankuetan eserita daudela egingo dutena eta horretarako ezarritako arauak azaltzean datza.

Mugimendu uneari dagokionez, kuxinez osatutako pareta botatzeko aukera ematen zaie haurrei. Nahi duenak egiteko aukera du. Bakoitzak dituen mugak ezagutzeko ariketa da hau.

Joku sinbolikoaren baitan, zenbait material ezberdin erabiliz, egoera desberdinak irudikatzen dituzte. Honen bitartez, haurrei hainbat egoera gainditzen laguntzen zaie.

Ipuina, haurren emozioak estimulatzeko erabiltzen da. Aurreko ariketan emozioak bizi izan dituzte eta oraingoan, aldiz, mugimendurik gabe ere emozioak sentitzeko aukera izango dute. Enpatia lantzeko jarduera da hau.

Errepresentazioan, plastilina, egurrak eta marrazkiak erabiliz bizi dutena irudikatuko dute.

Amaierako erritualak, haurrek marraztu dutena azaltzeko eta saioan zehar sentitu dutena adierazteko aukera ematen die.



No hay comentarios:

Publicar un comentario