miércoles, 13 de octubre de 2010

Adina eta ezaugarriak

0-1 urte


Jaiotakoan erreflexu batzuk ditu; hartzeko, zurgatzeko… hauen bidez ikasten hasiko da. Hasieran objektu distiratsuak, kontrasteak, mugimenduak, koloreak eta soinuak gustatzen zaizkio. Estimulu horiek amarengandik edota zaintzen duen pertsonarengatik datorkio. Denbora asko pasatzen du horiei begira; begien distira, aurpegiaren itxura, ilearekiko kontrastea, buruaren, begien eta ahoaren mugimendua…
Modu horretan, bere inguruko estimuluen bidez, ikasi egiten du eta bere adimena garatu. Munduarekiko erlazioa bere zentzumenen eta mugimenduaren bidez mantentzen du. Bere ekintzen ondorioz ohartzen da, nahiak garatzen ditu eta bere buru eskemak koordinatzen ditu.

1-2 urte


Egindako ekintzak nahita burutzen ditu eta egoera ezberdinez primeran konturatzen da. Egin nahi duena lortzen ez badu, berriz saiatzen da. Bistan ez dituen objektu eta pertsonetan pentsatzen du eta ikusten ez dituen ereduak imitatzen hasten da.
Jolas sinbolikoan jolasten hasten da.

2-3 urte


Ingurukoen rolak hartuz jolastea asko gustatzen zaio eta sentimenduak azalerazten ditu. Funtzio sinbolikoa eta jolas sinbolikoa agertzen direnean, haurrari oraindik kostatzen zaio errealitatea eta fantasia bereiztea. Pentsamendua garatzeko, berak sortutako «errealitate»ko ideiak erabiltzen ditu.

3-6 urte


Garapen kognitiboaren eboluzioa eta deszentrazio-prozesua aldi berean gertatzen dira. 3 urteko haurrak begiak estaltzen ditu eskuekin, horrela inork ikusiko ez duelakoan 4 urteko haurra ezkutatu egiten da, bere bila dabilen laguna ez ikusteko moduko leku batean 5 urteko haurra gai da erabat ezkutatzeko.
Zentratzea eta atzeraezintasuna direla eta, haurrak arrazoibide ilogikoa erabiltzen du, harentzat guztiz erreala da eta. Adibidez: arreba duen mutil bati arrebarik ote duen galdetuz gero, baietz erantzungo du berehala; aldiz, arreba horrek anaiarik ote duen galdetuta, ezetz erantzungo digu. Apurka-apurka, haurrak, hazteaz batera, erabateko egozentrismoa baztertzen duen neurrian, identitateak eta funtzioak ulertzeko gaitasuna garatzen du: gauza batzuek, itxuraz edo tamainaz aldatu arren, gauza bera izaten jarraitzen dutela ulertzen du; eta bi gertakariren arteko oinarrizko erlazioez jabetzen da. Pentsamendu logiko-matematikoa garatzen ari dela adierazten du horrek.

Gure ustez psikomotrizitatea Haur Hezkuntzaren oinarrizko ezaugarria da. Haurraren garapen kognitiboa eta garapen psikomotorra garatzen direlako, eta haurraren garapenerako funtsezkoa delako. Haurrek, euren hasieratik adierazpen motrizaz baliatzen dira inguruko mundua ezagutzeko, euren buruak ezagutzeko, euren beharrak hasetzeko eta era autonomo batez moldatzeko. Gaur egun Haur hezkuntzan garapenerako gehien erabiltzen den era da.

http://euma.wordpress.com/2009/05/11/zer-da-psikomotrizitatea/

No hay comentarios:

Publicar un comentario