
Pedro Pablo Berruezo, Murtziako unibertsitateko irakasle ohia da. 47 urterekin hil zen Didaktikaren departamenduan lan handia egin ondoren. Bere lan gehiena eskola inklusiboari eta psikomotrizitateari zuzenduta dago.
Blog honen bidez PSIKOMOTRIZITATEAREN inguruko informazioa bildu eta banatu nahi dugu. Psikomotrizitatea faktore garrantzitsua dela uste dugu, umeen garapenerako ezinbestekoa.
Ondoko bideo hau, "Uzturpe" Ikastolan egindako psikomotrizitate saio baten ingurukoa da. Saio honen baitan, sarrerako errituala, mugimendu unea, joku sinbolikoa, ipuina, errepresentazioa eta amaierako errituala agertzen dira.
Sarrerako ariketa, haurrak bankuetan eserita daudela egingo dutena eta horretarako ezarritako arauak azaltzean datza.
Mugimendu uneari dagokionez, kuxinez osatutako pareta botatzeko aukera ematen zaie haurrei. Nahi duenak egiteko aukera du. Bakoitzak dituen mugak ezagutzeko ariketa da hau.
Joku sinbolikoaren baitan, zenbait material ezberdin erabiliz, egoera desberdinak irudikatzen dituzte. Honen bitartez, haurrei hainbat egoera gainditzen laguntzen zaie.
Ipuina, haurren emozioak estimulatzeko erabiltzen da. Aurreko ariketan emozioak bizi izan dituzte eta oraingoan, aldiz, mugimendurik gabe ere emozioak sentitzeko aukera izango dute. Enpatia lantzeko jarduera da hau.
Errepresentazioan, plastilina, egurrak eta marrazkiak erabiliz bizi dutena irudikatuko dute.
Amaierako erritualak, haurrek marraztu dutena azaltzeko eta saioan zehar sentitu dutena adierazteko aukera ematen die.
Psikomotrizitatea ez da ongi pasatzeko tresna hutsa, umeekin lan egiteko beste modu bat da, modu garrantzitsua. Lan praktikoa aurrera eramatean, zailtasun maila bat baino gehiago egon behar du, trebetasun gutxiago duten ikasleek antsietaterik eta beldurrik senti ez dezaten.
Garai batean gorputzaren eta arimaren arteko bereizketa egiten zen (soma eta psikea), baina psikomotrizitateak gizakia osotasunean hartzen du eta ez nabarmendutako bi azpiatalen batura gisa. Haurraren afektibitatearen, adimenaren eta mugimenduaren esparruak bateratzen ditu. Hurrengo bi arazo hauei irtenbide emateko sortu zen: mugimendu eta eskolako errendimenduaren artean zegoen hutsune eta gabeziarekin amaitzeko eta komunikazioaren arloa hobetzeko.
Jarduera psikikoa eta portaera motorraren artean erlazio zuzena dago: psikomotrizitatea ez da soilik mugimendua bera aztertzera mugatzen, jakinaren gainean gauzatutako erantzun motor horretan abian jartzen diren ezaugarri psikikoetan ere ardura jartzen du. Gorputzean oinarrituta hasten da lana, baina kanpoko munduaren errepresentazioa, analisia, sintesia eta manipulazioa ere egiten da, mundua hobeto ulertzeko.
Zer bultzatu behar dugu psikomotrizitatearen bidez?
Eskolako ikasketa prozesuan funtsezkoak dira zenbait trebetasun (irakurketa, idazketa, kalkulua...), ikasle guztiek lortu behar dituztenak. Ahalmen horiek eskuratzeko prozesuan, psikomotrizitateak garrantzi handia du. Psikomotrizisten lanei esker, grafomotrizitatea eta antzeko gaitasunak hobeto gara daitezkeela ikus daiteke. Izan ere, kontuan hartu behar da beste atal batzuetan adierazi dugun bezala, honako eremu eta eduki hauek lantzen ditugula psikomotrizitatearen bidez:
Albo bateko nagusitasun motorea da, burmuinaren alde bat lehenago heltzen da.
Le Boultzen esanetan: ” lateralitatea eskubi edo ezkerreko gorputz adarraren nagusitasuna da.
Nagusitasun hau ematen da burmuineko alde bat bestea baino garatuago dagoelako. Gorputz adar asko berdinak eta simetrikoak dira, baina hauek erabiltzerakoan, askotan modu simetrikoan erabili behar dira, eta horrek alde baten nagusitasuna markatzen du.
Lateraltasuna heredentziaz eta inguruko faktoreaz definitzen da. Pertsona batzuek eskumarekin idazten dute baina beste guztia ezkerrarekin egiten dute. Egile baten ustez hau ez da egokia, esku baten nagusitasuna ezinbestekoa delako espazioarekiko erreferentziak finkatzeko. Ume askok, eskumarekin idazten dute horrela erakutsi dietelako baina haien garunean, ezkerreko aldea dute garatuago eta kirola egitean adibidez, ezkerreko eskua edo hanka erabiliko dute. Umeei haien erara lateralitatea garatzen lagundu behar zaie. Esku batekin, bere naturaltasunez ez den eskuarekin idazten bortzatzen badugu, umearengan trauma bat sortuko dugu. Ez diogu utziko bere trebetasunak aurrera eramaten.
Psikomotrizitate gelan, ume bakoitzaren lateralitatea argi ikus dezakegu hainbat ariketetan: plataformetara igotzerakoan zein hanka erabiltzen duten ikustean, salto egiterakoan. objetkuak botatzean, espaldetara igotzerakoan …
Asaldura psikomotorrak bi ikuspuntutatik ikusi daitezke:
1. H. Bucherren sailkapena: autore honek asaldura psikomotorrak hiru multzotan banatzen du.- Gorputz-eskemaren asaldurak eta denbora eta espazio egituraketa: denbora eta espazioa antolatzeko arazoak eta lateralizatzeari dagokienak.
- Heltze- atzerapenak: haurraren nortasunean eta egoera psikikoan eragiteaz gain, alderdi psikomotorrean ezegorkontasun psikomotorra, baldartasuna, koordinaziorik eza, lateralitaterik eza eta espazio eta denbora funtzioetan zein gorputza ezagutzean eta erabiltzen urritasuna eragin diezaiokete.
- Disarmonia tonikomotorrak: jakineko egoera bati edo jasaten dituen pertsonaren harreman-zailtasunen bati lotutako disarmonia tonikoak.