Mostrando entradas con la etiqueta eskola. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta eskola. Mostrar todas las entradas

martes, 4 de enero de 2011

PSIKOMOTRIZITATEA LANTZEKO MATERIALA


Psikomotrizitatea lantzeko material egokia erosi behar dugu. Horretarako saltzaile-komertzial ezberdinek eskeintzen dutena konparatzea gomendatzen dizuegu. Garrantzitsua da saltzaileen gainetik begiratzea, hau da, materialen egileak ezagutzea; salmenta zuzena egiten badute merkeago aterako da. Horretaz gain, umeentzako materialak izanda, irakasleon iritzia garrantzitsua izango da materialen sortzaileentzat.

Guk TAMDEM ENPRESA aurkeztu nahi dizuegu: 1980an hasi ziren haur hezkuntzarako prikomotrizitatea lantzeko materialak prestatzen, filosofi honekin:

FOMENTAR QUE LO “LUDICO EDUQUE” AL
NIÑO Y AL EDUCADOR LE CAPACITE PARA CONSEGUIR MAS FACILMENTE QUE LOS NIÑOS “APRENDAN JUGANDO”

Con esta consigna, TAMDEM empezó a fabricar material de psicomotricidad para Escuelas Infantiles en el año 1980 y sigue siendo nuestra principal motivacion profesional. En nuestros catálogos Vd. encontrará ese artículo que necesitará en algún momento para facilitar su actividad profesional. Con ellos su Escuela Infantil dispondrá del mejor material educativo.

En nuestro catálogo EDUCACIONAL 0_6 encontrará ideas para la sala de psicomotricidad, aulas infantiles, ludotecas y en general cualquier espacio usado “por” niños y pensado “para” los niños con actividades libres o dirigidas por el educador o el psicomotricista.

El catálogo UNIFORMES PREESCOLARES le orientará al elegir el uniforme más conveniente para los niños de su Escuela Infantil y sus educadoras.

Y nuestro catálogo DISCAPACIDAD, dirigido a personas con problemas motrices, presenta productos destinados a mejorar el confort, el relax o el descanso, a través del posicionamiento que facilitan estos artículos, sin perseguir ningún fin terapéutico.

Confiamos plenamente en que cualquier elección que haga será de su entera satisfacción.

TAMDEM

Katalogo berriak ikus daitezke eta harremanetarako telefonoa agertzen da, harreman zuzen eta pertsonala ziurtatzen dutelarik.

lunes, 3 de enero de 2011

Psikomotrizitate gela bateko ezaugarriak

Psikomotrizitate saio bat aurrera eramateko hainbat gauza izan behar ditugu kontutan: umeen egoera fisikoa eta emozionala, motibazioa, nekea... Guzti hau kontutan izanik, gure saioa modu batez edo bestez prestatuko dugu. umeak urduri badaude, haien urduritasuna kanporatzeko ekintzak burutuko ditugu eta bukaeran erlajazio unea.


Espazioa oso garrantzitsua izaten da. Lekua aproposa izan behar da: zoru berezia, paretak babestuta egon behar dira eta lehioak egotea komeni da ingurunea haizestatzeko. Ume kopurua ere garrantzitsua izaten da: kopurua eta espazioa erlazionatuta egon behar dira. irakasleok ere saioaren partaide izatea garrantzitsua izango da: haien jokuetan parte hartze minimoa izatea ona da.



Ikastetxeak duen materialaren arabera saioak ezberdinak izango dira baina saio askeetan eredu bat jarraitzen da gehienetan: Koltxoiez aurretiaz egindako pareta apurtu, jolas librea ( plataformetara igo, salto egin, eraikuntzak egin ( gehienetan etxeak), jolas sinbolikoa, saioaren errepresentazioa marrazki batez, plastilinarekin edo egurrak erabiliz) eta kasu batzuetan erlajazioa edo ipuin baten kontaketa.

Saio aske hauek, Acouturierren ereduari jarraituz egiten dira. Teoria honen arabera, umeak bere emozioak askatzen ditu ekintza ezberdinen bidez. Pareta botatzen duenean, bere nortasuna erakusten ari da eta eraikitzen duenean, bere nortasuna eraikitzen ari da.

Autore honen esanetan, oso garrantzitsua da gela hauetan ispilu bat egotea. Modu honetan umeak bere burua ikusiko du eta bera ikustean zer sentsazio dituen esperimentatu ahal izango du.

Saio hauek, beldurrak ateratzeko eta gainditzeko erabiltzen dira. Normalean, ipuinetan ikusi dituzten pertsonaienganako beldurra irtetzen da. Gehien gustatzen zaiena, otsoaren pertsonaia da. Praktiketan egon nintzenean, guzti hau gertutik ikusteko aukera izan nuen. Pareta botatzerakoan, batzuk atzean gelditzen ziren eta haientzako beste pareta bat eraiki beharra zegoen. Bakoitzak bere paretak edo etxeak eraikitzean, besteek bota ez eta errespeta dezaten saiatu behar gara. Istiluak sortuko dira beti, ez dutelako besteena errespetatzen eta oraindik egozentrismoaren garaian daudelako asko. Guzti hau bideratzeko nahitaezkoa da irakasleon eskuhartzea.


INTERNET UMEEKIN ERABILTZEN

Internet umeekin lantzako erabilgarria izan daitekela erakusten digun webgune bat erakutsi nahi dizuegu. Hizkuntza ezberdinak aukeratzeko aukera dago, euskera barne. Joku hezigarri mordoa agertzen dira, adinaren arabera sailkatuak eta gai ezberdinen inguruan. Webgunearen izena childtopia.com da.

GUK PRAKTIKATU DUGU ETA PRIMERAN PASA DUGU!!!!

Joku hauen bidez umeek ondo pasa dezakete beren abileziak garatzen dituzten bitartean, adibidez, sagua mugituz eskuaren abileziak garatzen dituzte. Honako taldeetan antolatuta daude jokoak:
Musika
Oroimen
Hizkuntza
Matematikak
Abilezia
Kreatibitatea
Behaketa

Jokuez gain, beste atal batzuk topa daitezke: Eskulanak, Ahozko eta idatzizko ulermena, Detektibea, Ipuinak, Marrazten ikasi, Fitxa Hezigarriak, Zenbakiak Idazten ikasi.

Psikomotrizitate fina lantzeko hainbat baliabide aurkezten digu webgune honek:



DANTZA TRADIZIONALAK

Kultura ezberdinetan jokoak eta dantzak txikitatik praktikatu izan dira, psikomotrizitatea lantzeko modu ezin hobea zelarik, naiz eta psikomotrizitate hitza oraindik asmatu gabe egon.

Irakasleoi gomendatu nahi dizuegu kultura ezberdinetako dantzak ikustea eta euren ikasleekin praktikan jartzea, Psikomotrizitatea ez ezik, Multikulturalitatea ere lantzeko.

Euskal kulturak baditu bere dantzak, Dantzan.com webgunean informazio asko lortuko duzue.

Munduko dantzei buruzko informazioa hurrengo webguneetan lor dezakezue:

- La Cajita Mágica

- Rincón didáctico de la Consejería de Educación de Extremadura

- Danzas del Mundo: Azken honetan dantza guzti hauek topa daitezke, beren musika eta guzti,

DANZAS

ESKOLARA BIZIKLETAZ proiektu pedagogikoa

Aintzinako jolasak blogg-a ikustatzen, Eskolara Bizikletaz proiektu pedagogikoarekin topo egin dugu. Lehen Hezkuntzan garatzeko proiektua da eta mugikortasuna lantzea du helburu nagusia.


ConBici koordinadorak 2007an CONBICI AL COLE kanpaina abian jarri zuen. Horretarako baliabide didaktikoak sortu zituen eta conbicialcole.org webgunean eskuragarri jarri zituen. Bertan ume eta gaztetxoekin bizikleta erabileraren kultura lantzeko hainbat idea daude.

Unitate didaktikoa euskaraz:

Lehen Hezkuntzarako bizikleta inguruko proiektu pedagogikoa: hiru zikloetan arlo desberdinetan landu ahal diren ikas-unitateak euskarara itzuli ditugu.

Material hau Bilboko eta Bizkaiko Lehen Hezkuntzko ikastetxetan banatuko dute. Oraindik jaso ez baduzu eta interesaturik bazaude, bidali zure eskabidea hona: info@bizizbizi.orgEsta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla

Euskarri elekronikoa saretik jaso ahal duzu HEMEN sakatuz deskargatzeko webgunea zabalduko da.

jueves, 30 de diciembre de 2010

"El diario de navarra" egunkarian ateratako artikulua


Artikulu honetan, psikomotrizitatea gaur egun erabiltzen den terapia metodoa dela dio, eta baita irakasleok lan tresna moduan erabiltzen dugula ikastetxean.


Horrez gain, aipatzen diren ideia nagusien artean, psikomotrizitateak haurraren heltze psikologikoa sustatzea eta laguntzea duela xede eta psikomotrizitate saio hauen bidez irakasleak ikus edo antzeman daitezkeen arazoez jabetzen direla agertzen dira.

Gai honen inguruan egunkari hau nola mintzatzen den irakurtzeko egin klik hemen: