Mostrando entradas con la etiqueta Ebaluazioa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ebaluazioa. Mostrar todas las entradas

miércoles, 24 de noviembre de 2010

Garapen psikomotriza ebaluatzeko teknika ezberdinak:

Haur baten garapen psikomotriza ebaluatzeko, irizpide ezberdinak kontuan hartzen dituzten ebaluazio motak daude. Aurreko idatzian aipatutako irizpide tradizionalez gain, honako ebaluazio motak ere daude:

  • Oseretzky-ren teknika:

Kontuan hartzen ditu:

- Gorputz atal ezberdinen posturen garapena.

- Sentimenduen adierazpenak (aurpegikoak, barrea, negarra...), keinuak, mugimendu automatikoak, defentsa mugimenduak, hizkera eta mugimendu anormalak.

Eskala Metrikoa mugimenduen ondoko ezaugarriak hartzen ditu kontuan:

- Koordinazio estatikoa, eskuen koordinazio dinamikoa, koordinazio dinamiko orokorra, mugimenduak egiteko abiadura eta mugimenduen aldiberekotasuna.

Eskala hau erabiltzeak, zehaztutako materialen erabilera eskatzen du eta behaketaren bitartez subjektuaren Adin Motorea eta Gaitasun Motorea zehazten dira.

  • Brunet-Lezine-n eskala:

Ebaluazio mota honetan, subjektuari elkarrizketa bat egin behar zaio bere eta bere inguruaren ezaugarriak ezagutzeko, garapena atzeratu dezaketen faktoreak antzemateko edo garapen desegokia eragiten duten faktoreak antzemateko, batez ere garapenaren lehen hilabeteetan ematen direnak.

Ebaluatzen diren faktoreak sentimen eta motrizitatekoak dira, hots, gorputz-jarrera mugimenduak, koordinazioa eta lengoaia.

0 eta 5 urteko haurren garapena ebaluatzen du eskala honek. Adin bakoitza 10 item ezberdinetan oinarrituz ebaluatzen da. 10 itemeko blog bakoitzean egoera ezberdinen inguruko test bat agertzen da 6 itemetan banatuta, haurraren jarrera era zuzenean ezagutzeko eta beste lau itemetan, haurraren senide bati egindako elkarrizketa agertzen da. Modu honetan, haurraren garapen fasea zehaztea lortzen da, duen Garapen Adina eta Adin Kronologikoa konparatuz.

  • Gessel-en garapenaren diagnostikorako teknikak:

Teknika hau Garapen Eskema batzuetan oinarritzen da. Eskema bakoitzean adin ezberdinak hartzen dira kontuan: 4 aste, aste bat, 28 seg, 40seg, 12 hilabete, 18 minutu eta 2 edota 3 urte. Diagnostikoa egiteko, erdi-egituratutako hasierako elkarrizketa bat egin behar zaio haurraren hurbileko norbaiti (normalean ama) eta horren bitartez, subjektua adin baten inguruko aldiekin erlazionatuko dugu.

Ebaluatutako aspektuak motrizitatea, egokitze jarrera, hizkuntza eta garapen sozio-pertsonala dira. Hasierako elkarrizketaren emaitzek lortu ostean, ebaluaketa bat burutzen da. Emaitzek Garapen Maila baten inguruan aritzea ahalbidetuko ligukete.

  • Bayley eskalak (0 eta 30 hilabete artean):

Bi eskala osatzen dute, mentala eta Psikomotriza. Eskala bien kasuan, behaketa zuzena egin behar zaio subjektuari, prozedimendu espezifikoen bidez. Psikomotrizitate eskalan kontuan hartzen diren irizpideak honako hauek dira: gorputz jarreren kontrola, koordinazio orokorra eta manipulazio gaitasunak.

  • McCarthy-ren eskala:

Sei eskalak osatzen dute: Pertzepzio-manipulazio eskala eta Motrizitate eskala besteak beste.
Prozedimendu ugari daude aspektu espezifiko batzuk era independentean kontuan hartzen dituztenak, bai espezifikoak zein oinarrizkoak.

Informazio iturria: Diccionario enciclopédico de educación especial. Madrid: Aula Santillana, 1988.

domingo, 21 de noviembre de 2010

Haurren garapen psikomotriza

Herrialde askotan haurren garapena adin ezberdinetan eskuratzen dituzten gaitasun psikomotrizetan oinarrituz ebaluatzen dute. Nahiz eta haur guztiek etapa eta garapen fase berdinak igaro, haur bakoitzaren ezaugarrien arabera prozesu hau abiadura ezberdinean ematen da.

Adin tarte bakoitzean haurrek lortu behar dituzten gaitasun motoreak ondoko hauek dira:

1-2 urte (2 urte betetakoan):

- Lurrean marraztutako marren gainetik ibiltzen lortzea.


- Pilota edo beste objektu txikiren bat esku bakarrarekin botatzea.


- Horizontalki jarritako oztopo txikiak igotzea.



2-3 urte (3 urte betetakoan):


- Gainazal ezberdinetatik lau hanketan ibiltzeko gai izatea (mahaiak, zorua, eserleku zabalak...)


- Bi oinekin salto egiteko kapazak izatea.


- Lurretik altuera gutxira kokatutako gainazal zabalen gainetik ibiltzea.



3-4 urte (4 urte betetakoan):


- Konbinaketekin ibiltzea (Ibili eta korrika egitea, korrika eta salto egitea)


- Lurretik altuera gutxira kokatutako gainazal estuen gainetik ibiltzea


- Forma ezberdinetako objektuak jaurtikitzea eta berauek biraraztea.


- Lurretik altuera gutxira kokatutako gainazaletatik salto egitea.


4-5 urte (5 urte betetakoan):


- Norabide ezberdinetan ibili, korrika egin eta salto egitea.


- Pilotak biraraztea, jaurtikitzea eta kolpatzea era konbinatuan.


- Eskailera bat igotzea, besoen eta hanken arteko mugimendu koordinatua mantenduz.


- Horizontalki jarritako plano batetik igotzea (soka bat, barra bat)


5-6 urte (6 urte betetakoan):


- Lurretik arrastraka ibiltzea hanken eta besoen mugimendu koordinatuarekin.


- Konbinaketa ezberdinak erabiliz saltoka ibiltzea.


- Pilota jaurti eta errebotea eta gero pilota hartzea.



Etapa bakoitzean lortu beharreko gaitasun motoreen irudikapena:






Informazio iturria:


"El estudio de la Motricidad infantil" (Bigarren zatia)

Haur motrizitatean aditua (Kuba)
C. Catalina González Rodríguez And.