Mostrando entradas con la etiqueta Irakasleak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Irakasleak. Mostrar todas las entradas

martes, 4 de enero de 2011

PSIKOMOTRIZITATEA LANTZEKO MATERIALA


Psikomotrizitatea lantzeko material egokia erosi behar dugu. Horretarako saltzaile-komertzial ezberdinek eskeintzen dutena konparatzea gomendatzen dizuegu. Garrantzitsua da saltzaileen gainetik begiratzea, hau da, materialen egileak ezagutzea; salmenta zuzena egiten badute merkeago aterako da. Horretaz gain, umeentzako materialak izanda, irakasleon iritzia garrantzitsua izango da materialen sortzaileentzat.

Guk TAMDEM ENPRESA aurkeztu nahi dizuegu: 1980an hasi ziren haur hezkuntzarako prikomotrizitatea lantzeko materialak prestatzen, filosofi honekin:

FOMENTAR QUE LO “LUDICO EDUQUE” AL
NIÑO Y AL EDUCADOR LE CAPACITE PARA CONSEGUIR MAS FACILMENTE QUE LOS NIÑOS “APRENDAN JUGANDO”

Con esta consigna, TAMDEM empezó a fabricar material de psicomotricidad para Escuelas Infantiles en el año 1980 y sigue siendo nuestra principal motivacion profesional. En nuestros catálogos Vd. encontrará ese artículo que necesitará en algún momento para facilitar su actividad profesional. Con ellos su Escuela Infantil dispondrá del mejor material educativo.

En nuestro catálogo EDUCACIONAL 0_6 encontrará ideas para la sala de psicomotricidad, aulas infantiles, ludotecas y en general cualquier espacio usado “por” niños y pensado “para” los niños con actividades libres o dirigidas por el educador o el psicomotricista.

El catálogo UNIFORMES PREESCOLARES le orientará al elegir el uniforme más conveniente para los niños de su Escuela Infantil y sus educadoras.

Y nuestro catálogo DISCAPACIDAD, dirigido a personas con problemas motrices, presenta productos destinados a mejorar el confort, el relax o el descanso, a través del posicionamiento que facilitan estos artículos, sin perseguir ningún fin terapéutico.

Confiamos plenamente en que cualquier elección que haga será de su entera satisfacción.

TAMDEM

Katalogo berriak ikus daitezke eta harremanetarako telefonoa agertzen da, harreman zuzen eta pertsonala ziurtatzen dutelarik.

lunes, 3 de enero de 2011

GORPUTZ HEZKUNTZAKO IRAKASLEENTZAT

Webgune interesgarri bat gomendatu nahi dizuegu:

Compartiendo Educación Física

Euren definizioaren arabera: "...podrás consultar las noticias más destacadas de la actualidad de la web y del mundo de la educación física en especial en la comunidad ..."

Artikuluak, berriak, ikastaro eta kongresuak, umeekin garatzeko kirol bereziak (bideoekin),... topa ditzakezu, baina guri benetan interesgarrien iruditu zaiguna zera izan da:

PARTAIDE IZATEKO AUKERA EMATEN DU, GUZTION ARTEAN BALIABIDEAK ELKARTRUKATUZ ETA IRAKASKUNTZA ABERATSAGOA LORTUZ.


INTERNET UMEEKIN ERABILTZEN

Internet umeekin lantzako erabilgarria izan daitekela erakusten digun webgune bat erakutsi nahi dizuegu. Hizkuntza ezberdinak aukeratzeko aukera dago, euskera barne. Joku hezigarri mordoa agertzen dira, adinaren arabera sailkatuak eta gai ezberdinen inguruan. Webgunearen izena childtopia.com da.

GUK PRAKTIKATU DUGU ETA PRIMERAN PASA DUGU!!!!

Joku hauen bidez umeek ondo pasa dezakete beren abileziak garatzen dituzten bitartean, adibidez, sagua mugituz eskuaren abileziak garatzen dituzte. Honako taldeetan antolatuta daude jokoak:
Musika
Oroimen
Hizkuntza
Matematikak
Abilezia
Kreatibitatea
Behaketa

Jokuez gain, beste atal batzuk topa daitezke: Eskulanak, Ahozko eta idatzizko ulermena, Detektibea, Ipuinak, Marrazten ikasi, Fitxa Hezigarriak, Zenbakiak Idazten ikasi.

Psikomotrizitate fina lantzeko hainbat baliabide aurkezten digu webgune honek:



ESKOLARA BIZIKLETAZ proiektu pedagogikoa

Aintzinako jolasak blogg-a ikustatzen, Eskolara Bizikletaz proiektu pedagogikoarekin topo egin dugu. Lehen Hezkuntzan garatzeko proiektua da eta mugikortasuna lantzea du helburu nagusia.


ConBici koordinadorak 2007an CONBICI AL COLE kanpaina abian jarri zuen. Horretarako baliabide didaktikoak sortu zituen eta conbicialcole.org webgunean eskuragarri jarri zituen. Bertan ume eta gaztetxoekin bizikleta erabileraren kultura lantzeko hainbat idea daude.

Unitate didaktikoa euskaraz:

Lehen Hezkuntzarako bizikleta inguruko proiektu pedagogikoa: hiru zikloetan arlo desberdinetan landu ahal diren ikas-unitateak euskarara itzuli ditugu.

Material hau Bilboko eta Bizkaiko Lehen Hezkuntzko ikastetxetan banatuko dute. Oraindik jaso ez baduzu eta interesaturik bazaude, bidali zure eskabidea hona: info@bizizbizi.orgEsta dirección de correo electrónico está protegida contra los robots de spam, necesita tener Javascript activado para poder verla

Euskarri elekronikoa saretik jaso ahal duzu HEMEN sakatuz deskargatzeko webgunea zabalduko da.

miércoles, 17 de noviembre de 2010

IRAKASLEAREN JARRERA PSIKOMOTRIZITATEA LANTZEAN

Honako ezaugarri hauek bildu behar ditu psikomotrizitatean aritzen den irakasleak:

  • Harreman simetrikoa: Haurraren jolasean sartzen dela egin behar du, jolasean agertzen diren zailtasunei erantzuteko eta jolasa aurrera ateratzen laguntzeko.
  • Autokonszientzia: Emozien autokontrola sustatu behar du, epaitu gabe, ikasleen sentimenduak hobeto ulertu ahal izateko. Gaitasun honi esker, agresibitatea, gorputz kontaktua eta ustezko proiekzioak gainditu daitezke, beti ere arauak bideratuz eta inoiz inposatuz.
  • Legearen eredu: Arauak inposatu ez badira ere, arau batzuk finkatu behar ditugu, ikasle guztien onerako: minik ez ematea, besteen lana errespetatu...
  • Segurtasun fisiko eta afektiboa: Haurrari hurbiltasuna eta konfidantza adierazi behar zaio: gure hitzekin, jarrerekin, kokapenarekin, proposamen egokiekin eta urratsen sekuentzia errespetatuz. Horrez gain, autoritatea ere adierazi behar da, ezetz esaten ez dakien irakaslearen irudia.
  • Enpatia: Besteen lekuan jartzen jakin irakatsi behar zaie umeei, besteak nola sentitzen diren jakiteko. Ahots doinuak, keinuak, aurpegiko adierazpenen jaso behar dituzte irakaslea eta ikasleak.
  • Disponibilitatea: Adimen, afektibo eta gorputz arloko ezaugarrien bidez haurra ondo senti dadin lor dezakegu.
  • Lan giro egokia: Haurrek burutatuko aukera desberdinak onartuko dira, heziketarako eta beren garapenerako lagungarritzat jotzen diren neurrian. Ikasleek bere kezkak, zalantzak, beldurrak... jasotzen direla sentitu behar du.
Hori guztia lortzeko, metodologia egoki bat erabili beharko dugu. Zer egin dezakegu? Gure jarduerek ondorengo ezaugarriak izango dituzte:

  • Haurraren alderdi positiboak baloratuko ditugu, bere mugak kontuan hartuz eta onartuz. Gure abiapuntua haurraren gaitasunak izan beharko dira.
  • Ikasleen nahi eta espontaneitatetik abiatuko gara: Haurrek egindako proposamenetan oinarritu behar gara, horiek garatuz eta egokituz, bere autonomia eta sormena sendotzen lagunduz.
  • Haurraren erritmoa errespetatu behar dugu.
  • Portaera psikomotoreek jarraitzen duten bilakaeraren ibilbidea errespetatu: tonuaren ezaugarriak, emozionalak, ezagupenezkoak, espazio-denboraren orientazioa...
  • Mugimendua eta afektibotasunaren esperimentazioa erraztu.
  • Bizipenak ahoz adierazten lagundu: Sentipenak barneratzen lagundu behar diegu, emozioetatik bereiztuz, pentsamendua egituratuz, irudikapenera iritsiz.
  • Espazioa eta denbora mugatu.
  • Ikasleen sormena erraztu behar dugu.